Ametsek burko azpian
gorde behar zuten,
eguzkiak kilimak egiten zizkidan
esnatzeko
Igande goizean
itsasoratu aurretik
ahotsa entzuten nuen oihuka (saltzailea zen)
kalean barrena abesten zuen ahotsa
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ñir-ñir egiten zuten izarrek ezkutatu behar zuten
ilargiak argia itzali behar zuen
oheratzeko
Udako igande goizetan
ahotsek esnatzen gaituzte
batzuek masusta ederrak saltzen dituzte
besteek ogia
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ordu honetan freskagarriak dira!
Ogia!..Ogia!..Ogia!

