Konta ezin ahala zelulen artean
tximista bezalakoa
bidea zabaltzen duzu, energia leherketa eta…
bizirik zaude
Bihotz taupakaria
eraldatzen zara
zure mundu txikia ezagutuz
eta gero egun handia
Kanpoan
izar batek zure aurpegia musukatzen du
presta zaitez
mundu berria ezagutzeko
Zure izatea aurkituz
oraindik heldu gabeko sentimenduak,
nahasiak.
Zure eskua luzatzen duzu
inork gida zaitzan
baina baztertzen zaitu
Bat-batean, dena aldatzen da zure
inguruan.
Negar egiten duzu, beldurtuta zaude
ez duzu ulertzen
eta zure arima gordetzen da.
Haizeak lore-hautsa daraman bezala
energia ahaltsu batek
zure adimena gidatzen du
eta zure arima
leku oparoetarantz mugitzen da
Izaki berri batek barruan
denboraren erritmoa irabiatzen du
bizitza berria arnasten du
eta zure arimak orain erritmo berria jotzen du
energia zabaltzen duzu
izaki berria, barruan.
Azkenean aske izan zaitezke
eta azkenean hegan egin dezakezu…
hegan…hegan…aske…hegan…
aske…

