Gaua oso iluna da eta nahiko alferra
kea su txikiaren gainean dantzan dabil
haizeak eragiten dio, nire zigarroa erreaz,
eta keak zoko baten ezkutatzen du.
Argiak, kiribildutako huntzaren antzera,
izkineko farola biltzen du.
Igarotzen ari den autoak eta motorraren marmarrak
lotan ari den isiltasuna eragozten dute.
Euri hitsa lotsati ari da dantzan eta hasperen eginez…begiratzen dut
ia eta begiak bustitzen dizkit…berriz ez begiratzeko
orduan errepidean etzan eta zilar bihurtzen du.
Zerua emeki eranzten da
bere ilargi eta izarrekin zoratzen nau
eta hegan egiten dute pentsamenduek
azkar mendian gora
haien sorbalda gainetik ikus dezaket itsasoa.
Eta nire gogoetak kulunkatzen dira
nahiko alferra den gau honetan
aire hotza nire sudurrean gorde da…berotzeko
beste zigarro bat erretzen delarik
hasperenka…hasperenka…hasperenka

