Pistimpanipistipi

Mini gris baten barnean, sabaia beltza
etxe eta kaleak korrika ari direla dirudi
leiho-ohol berdeak, zuhaitzak eta jendea
nire amaren begi margotuak
hirurogeiko hamarkada bukaeran

Nire ahizparen txirikorda luzea,
anaiaren ahots alaia barrezka
eta txikiarekin jolasean.

Nire aita semaforoan haserre
lehenengo eta bigarrena, Poilteamara
arancina bero dago, zuk egin putz,
gero Croce Plazara jatera
indipikuak.

Musika bat barnean…sortzen da
Pistimpanipistipì, Pistimpanipistipì…

Harlauza handiak eta iturriak
eta Giulia Etxea
nire aitak zoko bakoitzeko historia daki
Begi erneekin begira ari gara
Monte Pellegrino azaltzen zaigu
izar baten moduan…
eta kotxea badoa…

Pistimpanipistipì, Pistimpanipistipì…


Publicado

en

,

por

Etiquetas: